XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Finkatzea

XX. mendean sartzean, Gipuzkoa ekonomiaren azkartze-prozesuan abiatu zen.

Papergintza sektoreak lehen trust-a sortu zuen Gipuzkoan: La Papelera Española; papergintza alorreko Gipuzkoako industria nagusiak biltzen zituen Espainiako merkatua monopolizatu nahian.

Bere aldetik, sektore metalurgikoa hazi egin zen, entrepresa txikiak eta erdi mailakoak sortuz; armagintzak bereziki izan zuen 1914-1918 aldian garapen handia.

Lehen Mundu-Gerra bukatzean jasandako merkatu-krisiaren ondotik, armagintzak beste ekoizpen batzuei utzi zien tokia; bizikletak, josteko makinak, etab.

Lehen kooperatibak sortu ziren, Alfa garrantzitsuena....

Probintziaz kanpotik ere dirua etorri zen, baina beti barneko inbertsioa baino txikiago izan zen.

XIX. mendearen hasieran Gipuzkoan lehen bankua (Brunet y Cía) izan bazen ere, banku nagusiak mendearen bigarren erdian sortu ziren, prozesu industrialaren babesean.

Hauen artean hona hemen nabarmentzekoak: Banco San Sebastián (1862), Aurrezki Kutxa Munizipala (1878), Aurrezki Kutxa Probintziala (1895) eta Banco Guipuzcoano (1899).

Garai honetan ere, garraioen beharrei erantzuteko, bi trenbide eraikitzen dira: Madrid-Irun trenbidea, Gipuzkoa hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duena, eta Urolako trenbidea (azken hau probintziako Diputazioak bultzaturik).

XIX. mende bukaerako grabatu honetan, La Guipuzcoana lantegiko apresto aretoa ikus dezakegu.

Papergintza sektorea izan zen Gipuzkoako prozesu industrialaren bultzatzaileetariko bat.